Zer da?

6/2023 Foru Dekretua, apirilaren 18koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzekoak, helburutzat du mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten zaintzen kalitatea bermatzea eta zaintzaileen ongizatea eta bizi kalitatea bermatzea.

Helburu bikoitz honekin, eta berrikuntza bezala, prestakuntza jasotzeko eskubidea onartzen zaie zaintzaileei. Prestakuntza hori izango da mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzarako ezagupenak eta trebetasunak lortzea, eta baita alderdi legalen eta beste prestazio eta zerbitzuen inguruko informazioa lortzea ere.

Izena eman

Zein da prestakuntza honen onuradun?

Familia ingurunean mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza egiten duten  profesionalak ez diren zaintzaileak, zaintza horretarako prestazio ekonomikoa (FIZPE) jaso eta prestazioan zaintzaile agertzen badira.

Izena eman

Informazioa

16 ordu

Ikastaroak 16 orduko iraupena izango du.

2 ordu egunero

8 modulutan emango da egunean bi orduz.

Hilero

Hilero eta eskualde guztietan emango da.

Euskaraz eta gaztelaniaz

Euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ahal izango da.

20 lagun

Gehienez 20 laguneko taldeak osatuko dira.

Amaieran ez da azterketarik egingo

Nahikoa izango da saio guztietara joatea eta interesa adieraztea prestakuntzako egiaztagiria jaso ahal izateko.

Izena eman

Adinekoen oinarrizko prestakuntza

Zaintzailearen garapen pertsonala

Mendekotasun egoeran dagoen pertsona bat zaintzeak familian eta norberarengan duen eragina. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekiko eta gizarte ingurunearekiko harremanak. Zaintzan eta zaintzailearen estres prozesuan eragin dezaketen aldagaiak. Familian zaintzak banatzearen garrantzia. Zaintzailearen aisialdia eta denbora librea. Zaintzaren alderdi positiboak. 

Zaintzarako gaitasunak eta trebetasunak

Mendeko pertsonaren ezaugarriak eta behar psikologikoak. Jarrera arazoei eta krisi egoerei aurre egiteko teknikak, prozedurak eta estrategiak. Komunikazio gaitasunak: pertsona artekoa, sentimenduen adierazpena, asertibotasuna, enpatia eta entzute aktiboa, zaintzaileari eta inguruneari dagokionez.

Arreta ematen zaien pertsonen gaitasun pertsonalei buruzko alderdi legalak eta etikoak

Beren burua zaindu ezin duten mendekotasun egoeran dauden pertsonak babesteko eta ordezkatzeko legeak: ordezkaritza, egitatezko zaintza, ezgaitzea eta tutoretza. Aurretiazko borondateak, bai osasun arloan, bai arlo sozialean. Lege berrien informazioa. Lege-gaitasunaren aldaketa eta borondatezko neurriak. 

Osasun arloko zaintzak

Oinarrizko zaintzak, pertsonaren ezaugarrien araberakoak. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren higiene eta garbiketaren arloko zaintzak. Larruazalaren osotasuna zaintzea: ultzerak eta eskarak prebenitu eta tratatzea. Osasun-larrialdietan jardutea. Lehen sorospenak.

Osasun psikosoziala zaintzaren prozesuan (I)

Zaintzarekin erlazioa duten emozioak (haserrea, errua, tristura...). Zaintzari limiteak jartzearen beharra eta jarduera atseginak. 

Osasun psikosoziala zaintzaren prozesuan (II)

Erregulazio emozionala ahalbidetzen duten estrategiak. Pentsamendu disfuntzionalak. 

Zaintzaileentzako laguntza, jarreranzko higienean eta transferentzietan

Eguneroko ekintzetan posizio anatomikoak. Mobilizazio teknikak eta lekualdatzeak. Mugitzeko eta eguneroko bizitzan lagungarriak izan daitezkeen produktuak: garabiak, ohe artikulatuak, higiene pertsonalerako tresnak, etab.

Gizarte baliabideak, laguntzeko produktuak eta ingurunea egokitzea

Gizarte eta osasun sareari buruzko informazioa, bai esparru publikokoa, bai pribatukoa.Laguntza produktuak eta laguntzak etxebizitza edo ibilgailua egokitzeko; horiei esker, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzak hobetu daitezke eta haien autonomia sustatu.

Izena eman

Adingabeen eta gazteen zaintzaileentzako oinarrizko prestakuntza

1. Zaintzailearen garapen pertsonala

Mendekotasun egoeran dagoen pertsona bat zaintzeak familian eta norberarengan duen eragina. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekiko eta gizarte ingurunearekiko harremanak. Zaintzan eta zaintzailearen estres prozesuan eragin dezaketen aldagaiak. Familian zaintzak banatzearen garrantzia. Zaintzailearen aisialdia eta denbora librea. Zaintzaren alderdi positiboak.

2. Komunikaziorako gaitasunak eta trebetasunak

Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren ezaugarriak eta behar psikologikoak. Komunikazio gaitasunak, komunikazioa errazten duten faktoreak eta estrategiak.

3. Arreta ematen zaien pertsonen gaitasun pertsonalei buruzko alderdi legalak eta etikoak

Beren burua zaindu ezin duten mendekotasun egoeran dauden pertsonak babesteko eta ordezkatzeko legeak: ordezkaritza, egitazteko zaintza, kuradoretza, etb. Testamentua. Aurretiazko borondateak, bai osasun arloan bai arlo sozialean. Lege berrien inguruko informazioa. Lege-gaitasunaren aldaketa eta borondatezko neurriak. Atzegi fundazioa.

4. Osasun arloko zaintzak

Oinarrizko zaintzak, pertsonaren ezaugarrien araberakoak. Lehen sorospenak, larrialdi-egoerei eraginkortasunez eta segurtasunez aurre egiteko ezagutzak; lehen mailako balorazioa, bihotz biriken gelditzeam odoljario larrien kontrola, arnasbideen buxadurak, konbultsioak, etab.

5. Osasun psikosoziala zaintzaren prozesuan (I)

Zaintzarekin erlazioa duten emozioak (haserrea, errua, tristura...). Zaintzari limiteak jartzearen beharra eta zaintzailearentzat atseginak diren jarduerak.

6. Osasun psikosoziala zaintzaren prozesuan (II)

Emozioak erregulatzeko teknikak. Zaintzari loturiko pentsamendu disfuntzionalak. 

7. Jokaera zailak maneiatzea

Zaintzari dagokionez, egoera zailak eta krisiak kudeatzeko teknika desberdinak. Eragileak. Errefortzuak eta zigorrak.

8. Zaintzarekin erlazionaturiko baliabide sozio-sanitarioak

Gizarte eta osasun sareari buruzko informazioa, bai esparru publikoa bai pribatukoa. Laguntza produktuak eta laguntzak. Autonomía sustatzeko prestazio ekonomikoak. Familia eta lana bateragarri izateko laguntzak. Teknologian oinarri duten zerbitzuak. Elkarteak.

Izena eman

Kurtsoen egutegia

Izena eman